XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aretxabaletan anaia Aitor eta hirurok egin behar dugun emanaldian kantatuko ditiagu, nik otsoarenak eta hik otsokoarenak. Ea nola funtzionatzen duten.

Denok gaituk harkaitzeko deposito. Batzuk harkaitzeko ur-jauzi eta bestetzuk depositoko ur-geldo direla iradokitzen dutenek grazia egiten zidatek. Jatorrismoa indartzen ari duk azken aldian. Berezkoa, baserritarra eta freskoa bezalako hitzek funtzionatu egiten ditek oraindik.

Gehiago esango diat, Gipuzkoako erdiguneko girokoa izatea identifikatzen duk freskoa izatearekin. Jatortasunaren irudi hori eragiten ari duk: ETBn, Euskadi Irratian, bertso-epaimahaian...

Beste maila batean, gure arteko zenbaitentzat (normalean baserritarrak ez direnak, eta agian horrexegatik jatorzale) pasadizoak kontatzean adibidez, meritua duk ezjakina eta astapotroa izatea.

Barregarri samarra duk. Egingo al dugu aproba nork dakien gehiago nekazaritzako berri? Edo euskararen baliabide zahar gehiago nork erabiltzen duen? Edo tradizioan txertatze-kontua bada, bertso eta kontu zahar gehiago nork dakien?

Begira, adibidez, Amurizari. Orain plazetan gabiltzanon artean baserritarrenetakoa bera duk, mendiari lotuena, mundu horren ezagutzaile eta maitale. Aldi berean bera izan duk berritzaileena, jantziena, landuena eta konplexubakoena.

Lentes. Lentes iruditzen zaidak dela Amuriza (gainera hala deitu izan zaiok bertsolarien artean), hura bezala bide-erakusle. Eta, arraioa, ez diat bada Lazkao-Txikirik eta Pernandorik ikusten Krexentxioren kontuetan.

Bertsolaritzaz ere ari duk, hala ere, Krexentxio. Bertsotan edozein gai arrunti buruz kantatzen diagu.